XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirutasun gurgarriaren eliza bizia! (A Esk., 48ampsupi;).

Hain asko maite dau Jesus, ez daki zer asmatu bere omenez.

Hurrengo testu honek argi itziko dauskuz Teresaren maitasunaren mugarik eza.

Baita Jaungoikoak ez dauala geure zoriona besterik gura be.

Azpimarratzekoak ziurtasunez beteriko sentimendu ederrok: Gau batean, Jesusi nola adierazi ez nekien maite nuela eta bera alde guztietan maitatua eta goretsia izatea biziki nahi nuela, eta saminez pentsatzen nuen infernutik ez zuela hark sekula hartuko maitasun-egintza bat bera ere.

Orduan, Jainko Ona poztearren esan nion, gogo onez utziko nuela neure burua han hondoratzen, birao-toki honetan betiko maitatua izan zedin...

Nik banekien honek ez zuela goretsi ahal izango, gure zoriona baizik ez baitu nahi, baina norbait maite dugunean makina bat zorakeria esan beharra izaten dugu (A Esk., 52ampsupa;-52ampsupi;).

Ezin daikegu aipatu barik itzi, garai hartako, beste esperientzia polit hau be.

Umetxoen arimea hurretik ikusteko poza.

Ez etxean eta ez kolejioan ez eban izan Teresak bera baino ume txikiagoekin bizitzeko zorionik.

Hiru seme-alabatxo dituan ama gazte bat gaixorik dago.

Ta bi alabatxo txikiak, Buissonnetsen hartuko dabez.

Hori baitzan Luisen desioa eta Zelinaren eta Teresaren ametsa.

Esperientzia honen ondorena benetan galanta: Errugabeko arima hauek hurbiletik ikusiz, ulertu nuen zein zorigaitz handia den arimak esnatzen direnetik ongi ez hezitzea, bertutearen nahiz bekatuaren inpresioa bertan utz daitekeen argizari bigunaren antzekoak direnean...

Jesusek ehanjelioan esan zuenaz jabetu nintzen: Txiki hauetarikoren bat galbidean jartzen duenak hobe luke itsas hondora amilduko balute.

Ai! Zenbat arima iritsiko liratekeen santutasunera, ongi zuzenduak balira!... (...)

Gogoratzen naiz neure txoritxoen artean zoragarri kantatzen zuen kanario bat nuela; ama bezalako arduraz zaintzen nuen txoka txiki bat ere banuen, bere askatasunaren alaitasuna dastatu ahal izan baino lehen hartu nuelarik.

Giltzapeko txiki dohakabe honek ez zuen kantatzen irakasteko gurasorik.

Baina bere lagunari, kanarioari, goizetik gauera txorrotxio alaiak egiten entzunik, haren antzera egin nahi izan zuen...

Txoka batentzat lan zaila, horrela asko kosta zitzaion bere hots leuna bere musikako maisuaren hots zoliaren tonura egokitzea.

Polita zen gaixoa ahaleginak egiten ikustea.

Baina azkenean lortu zuen ondorio ona, haren kantua leunago mantendurik ere, kanarioaren berdin-berdina izatera etorri zen (A Esk., 53ampsupa;).